NOTICIES

Ongi etorri

DATA

14/05/2013

COMPARTIR

Ongi etorri

(image)

 
Ongi etorri EDiSo (Diskurtso eta gizarteari buruzko ikerketak; Estudios sobre Discurso y Sociedad) elkartea.
Apunta zaitez!

 Español  •  Português  •  Català  •  Euskera  •  English


Lankide agurgarriak:

          EDiSo (Diskurtso eta gizarteari buruzko ikerketak; Estudios sobre Discurso y Sociedad) elkartea eratzeko ardura hartu duen taldearen izenean idazten dizuet. Ekimen hau Teun A. van Dijk irakaslearen eskutik etorri zen eta jarraian lan talde txiki bat osatu zen prozesuari hasiera emateko: Gloria Álvarez Benito, Celso Álvarez Cáccamo, Antonio M. Bañón Hernández, Olga Cruz Moya, Mohamed El-Madkouri Maataoui, Carmen Gregori Signes, Clara Keating, Luisa Martín Rojo, Esperanza Morales López, Luci Nussbaum Capdevilla, Montserrat Ribas Bisbal, Marta Tordesillas Colado, Teun A. van Dijk, eta Julia Williams Camus. Honen ondorioz, EDiSo elkartea badago jadanik erregistratuta eta web orrialde bat ere antolatu da. Laster helbidea bidaliko dizuegu webgunea bisitatu ahal dezazuen, http://www.edisoportal.org. Inskripzio-prozesuari buruzko informazioa jadanik eskuragarri dago.

          Elkartearen helburuak zientzia trukea eta diskurtsoa aztertzen dituzten ikertzaile eta nazioarteko eta estatuko taldeen disziplina arteko lankidetza bultzatzea ditugu. Ikertzaile eta talde hauek, hala ere, abiapuntu, metodologia eta helburu desberdinak izan ditzakete. Elkartearen lana informazioaren trukean eta gure lanaren hedatzean datza, isolamendua baztertuz, formakuntza hedatuz eta diskurtso ikerketen lankidetza finkatuz, batez ere gazteen artean. Gizarte mailan, diskurtso, hizkuntza eta gizartearen arteko harremanei buruzko eztabaida publikoa sustatu nahi dugu.

          Elkartearen esparrua Iberiar Penintsula izango da eta barneko komunikazioari dagokionez, pertsona bakoitzak nahiago duen hizkuntzan emango du iritzia, “elkarri lotzen edo interkonexio printzipioa” delakoan oinarrituz.

          Halaber, egitura dinamikoa eta parte-hartzailea sustatuko da, non pertsona guztiek haien lekua topatuko duten haien libre egote eta ekimenaren arabera. Dagoeneko batzorde desberdinak antolatu dira eta laister kideek haien burua bat egiteko aukera izango dute. Lantalde hauen artean hurrengoak leudeke: Barne antolakuntzaren eta hauteskunde prozeduraren batzordea, Lurralde eta hizkuntza kohesioaren eta diskurtso eta gizarte justiziaren batzordea, Komunikazio eta hedakuntza eta baliabide biltzearen batzordea, eta Kongresu, ekintza kultural eta argitalpenen batzordea. Elkartekide berriek batzorde hauetan parte har dezazuen eta geroxeago beste batzorde berri batzuk sor ditzazuen espero dugu.

          Ikusi ahal duzuenez, lehenengo urratsak besterik ez dira eman, baina dagoeneko gogo handiz ekin diogu lanari. EDiSoko kideak bihurtzeko aurrerapausua eskatzen dizuegu. Kuota 30, 20 edo 10 eurokoa izan daiteke, hiru kuotek elkartearen kidea izatea ziurtatzen dutelarik. Kuotak egoera desberdinetara egokitzen dira eta kide bakoitzak bere egoerara hoberen egokitzen den kuota aukeratu ahal izango du.

          Urtero kuota aldatzeko aukera egongo da. Bigarren bileran talde sustatzailearen Teun A. van Dijk ohorezko lehengo harpidedun izendatzeko erabakia hartu zuen, estatutuek jasotzen duten esker ona indarrean jarriz.

          Hauteskundeak burutu arte, hurrengo kideek Administrazio-Kontseilua osatuko dute:

  • Presidentea: Luisa Martín Rojo
  • Presidenteordea: Carmen Gregori Signes
  • Idazkaria: Marta Tordesillas Colado
  • Idazkariordea: Gloria Álvarez Benito
  • Diruzaina: Olga Cruz Moya
  • Batzordekidea: Celso Álvarez Cáccamo
  • Batzordekidea: Antonio M. Bañón Hernández
  • Batzordekidea: Clara Keating
  • Batzordekidea: Luci Nussbaum Capdevila
  • Batzordekidea: Montserrat Ribas Bisbal
  • Batzordekidea: Mohamed El-Madkouri Maataoui


Luisa Martín Rojo, sustatzailea izenean
2013ko maiatzaren 14a

PDF formatuan