Jaime

Jaime Altuna Ramírez

UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea

Gizarte Antropologian graduatua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktore, “Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta”. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da. Ibilbide profesional luzea du hezkuntza ez-formalaren esparruan, eta hainbat programatan parte hartu zuen: haurrentzako kale-antzerkia, haurrentzako telebista-programen ekoizpena, irakurketarako animazio-programak, udalekuak, aisialdiko programen kudeaketa eta antolaketa, aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, besteak beste. Bere ikerketa-ildoak hizkuntza-antropologia eta antropologia-feministarekin lotuta daude eta, lan esparru horretan azken urtetan ikerketa hauetan parte hartu du: Lan esparru horretan azken urtetan ikerketa hauetan parte hartu du: “D ereduko kirola: ikerketa-ekintza proiektua” (2016-2018), ”Gu gazteok: 12-14 urteko gazteen hizkuntza egunerokotasunera hurbiltzeko ikerketa partehartzailea” (2016) eta “Maitasun deserosoak. Euskal Herriko zenbait gizonen bizipenak eta gogoetak” (2015) eta “Euskara Kirolkide” (2020-2023). PhD from the University of the Basque Country. Doctoral Programme in Feminist and Gender Studies. Currently he works at the University of the Basque Country. He graduated in Social Anthropology from the University of the Basque Country, UPV-EHU, and obtained the ‘Master’s in Feminist and Gender Studies’ degree from the same university. More + : https://orcid.org/my-orcid?orcid=0009-0004-1457-9188

Tornar a projectes